Apirilak 14. Barikua
“Irrits” (15’). MAIDER OLEAGA
-
“Nola ikasi euskara” (27’33’’). JUAN ESTEBAN MONTOYA
Apirilak 15. Zapatua
-
LUR OLAIZOLAren film bat (9’)
-
“Muga deitzen da pausoa” (79’). MAIDER OLEAGA
Irrits, Maider Oleaga, 2022, 15 ‘
Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.
Nola ikasi euskera, Juan Esteban Montoya
COVID19aren ondorioz Lekeition harrapatutako etorkin txiletar batek euskara nola ikasi azaltzen duen gidaliburua da hau. Egileak deigarriak iruditzen zaizkion Lekeitioko herriko bizimoduko eta bertoko bazterretako irudiak erabiliko ditu, herrian bizitako esperientziak, bizipenak eta barne gogoetak kontatzeko.
Lur Olaizola
Artista bisual eta kultur ekoizle gisa lan egin du New Yorken, non Horns & Tails ekoiztetxearekin kolaboratu zuen eta, besteak beste, Architecture & Design Film Festival jaialdia koordinatu zuen. Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan ikus-entzunezko dokumentalista eta muntatzaile gisa lan egin zuen, eta, gaur egun, 2015etik, ikus-entzunezko programak koordinatzen ditu Tabakaleran.
Filmak
- 2019an: Xulia, film laburra. Xulia Alonso idazlearekin egindako dokumentala. Xixongo zinemaldian saritua.
- 2020an: Zerua blu, film laburra. Bilboko Zinebi jaialdian saritua.
- 2022n: Hirugarren koadernoa. Dolores Gonzalez Katarain “Yoyes”en egunerokoan oinarritutako filma.
“Muga deitzen da pausoa” (79’). MAIDER OLEAGA
Bi emakume Donostiako etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Etxeko aspaldiko maizterra emakume garrantzitsua izan zen XX. mendeko euskal kulturan eta politikan. Hala ere, ezkutuan geratu da. Zinemagilea, hari buruz gehiago jakin nahiak bultzatuta, ikertzen hasiko da. Bilaketa ez da bat ere erraza izango, eta laster performatibo bihurtuko da. Filma egitea Elvirarengana gerturatzeko modu azkenekoa izango da.