Urtubiagako historia
Urtubiaga burdinolaren lehenengo aipamenak Lekeitioko Andra Mari elizaren 1487 eta 1499ko “fabrika liburuetan” agertzen dira. Bertan zor baten berri ematen da:”… que dexo Martin de Çaracondegui en la ferreria de Urtubiaga, por cada anno, trezientos maravedis…” Lekeitioko elizarekin.
1725ean, hala ere, eta burdinaren merkataritzaren gorakada aprobetxatuz, Natxitua elizateko Ea herrian (“la Puebla de Hea”), errota zahar baten ondoan, Urtubiaga burdinola berreraiki zen.
Bertan lortzen ziren burdin xaflak (“hierro plantxuela”) beste burdinola edo instalazio batzuei ordurako ez ziela landu gabeko burdina ematen, baizik eta erdi fakturatua. Plantxuela burdina landutako burdin mehetua eta luzatua zen, beste leku batzuetan maneiatua izatekoa.. Badakigu, adibidez, 1763an Nuestra Señora de la Concepción itsasontzian 240 kintal burdin “platxuela” eraman zirela Bordelera eta itzultzean, ontziak Eako portura garia eta artoa ekarri zituela.
1750ean jabegoa aldatu eta baserria eraiki zen burdinolara itsatsia; data horietakoak dira bertan egindako erreforma batzuk ere (ikaztegietako zabalkuntza, bulegoa) eta irin-errota zaharraren berrikuntza osoa (errotaren suntsiketa, eraikuntza berria, ur atxikipena anteparan, beheko gurpilerako aldaketa).
1864 urtean Juan E. Delmasek burdinola funtzionamenduan zegoela esan arren, 1863ko Natxituko Lurraldetar Estatistiketan errota baino ez da agertzen, data horien inguruan, beraz, utziko zion burdinolak funtzionatzeari.