Pribatutasunaren ikuspegi orokorra
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
MUNDUKO TOKIRIK EDERRENA
Iñigo Aranbarri.
Norbaitek Aranbarriren liburu bat erosten duenean, bertan aurkituko duena imajina daiteke. Agian ez daki zein den argumentua, baina edozein izanda ere, badaki bikain egongo dela idatzita. Eta narrazio laburrekin esperimentatzen duen lehen aldia bada ere, azken liburu hau gauza bera da.
Azken aldian Aranbarri mugitu da, eta nola gainera, nolabaiteko dokumentazio-maila behar zuten kontakizunetan. Oraingoan ez du halakorik behar izan. Duela 55 urte jaio izanak, gauzak bestela zirenean, dakarren eskarmentua …, kolektibitateak jasan duen eraldaketa …, ikusia eta entzuna, etxean zein kanpoan …, liburu honen zumeak dira.
Egilea saiatzen da irudi lauso batetik konposizio argi bat ateratzen fondoa behar bezala enfokatuz. Adin jakin bat duen inor ez bedi harritu hamar kontakizun horietatik batean, edo gehiagotan, erretratatuta ikustean.
Lan zaila da onenen artean onena aukeratu behar izatea, baina horietako laugarrena aukeratuko nuke: Aldaira. Magistrala.