Skip to main content

Maiatzak  20

19:30ean  Eskolondon

Miñan

Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balde 2019

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

Txalaparta

Iruzkin 1

  • Agurtzane Moral Zubieta(e)k dio:

    Aspaldi irakurri nuen eta oparitu ere. Asko gustatu zitzaidan.
    Liburuaren irakurketak sentimendu asko pizten du eta etorkinen sufrimenduz eta nekez betetako bizitzaren egoera adierazten du, hainbat ezbehar eta arazo jasan behar dituzten pertsonak bait dira, bere sorterrietan eta baita heltzen diren tokietan ere.
    Etorkin hitzak berak ezezko zentzua dauka baina argi azaltzen du zein iraunkor eta indartsua den pertsona hauen ahalegina.
    Liburuaren irakurketa aurrera egin heinean istorioaren parte sentitzen zara. Hurbilekoa.
    Guztiz gomendagarria.
    Zorionak Amets Arzallus eta Ibrahima Balde !!

  • Aspaldi irakurri nuen eta oparitu ere.
    Erraza irakurtzeko. Asko gustatu zitzaidan.
    Liburuaren irakurketak sentimendu asko pizten du eta etorkinen sufrimenduz eta nekez betetako bizitzaren egoera adierazten du, hainbat ezbehar eta arazo jasan behar dituzten pertsonak bait dira, bere sorterrietan eta baita heltzen diren tokietan ere.
    Etorkin hitzak berak ezezko zentzua dauka baina argi azaltzen du zein iraunkor eta indartsua den pertsona hauen ahalegina.
    Liburuaren irakurketa aurrera egin heinean istorioaren parte sentitzen zara. Hurbilekoa.
    Oso lan ona. Guztiz gomendagarria.
    Zorionak Amets Arzallus eta Ibrahima Balde !!

Eman zure iritzia