Abenduaren 18an
19:30ean Eskolondon
“Herria bera eskasa da; ezer askorik ez dago han, soilik kotoi fabrika, langileak bizi diren bi gelako etxeak, mertxikondo bakar batzuk, eliza bat koloretako bi leihorekin eta kale nagusi ziztrin bat ehun yarda besterik ez dena…”.
Horrela zabaltzen da Kafe tristearen balada, Carson McCullersen obrarik ezagunena. Herriaren izena ez da aipatzen, baina ziur aski idazleak bere jaioterria zeukan gogoan lerro horiek idatzi zituenean, zeren eta horrelako leku hits, bakarti, bazterreko batean jaio baitzen Carson McCullers 1917an, Deep South edo Hegoalde Sakoneko Columbus herrian, Georgiako estatuan.
Egilea
Carson McCullers (Columbus, 1917-1967). Hegoaldeko Gotikoa deiturikoan kokatzen da bere lana. 1940an argitaratu zuen bere lehen nobela: The Heart Is a Lonely Hunter, kritika eta salmenta arrakasta handikoa. Yaddo artisten kolonian idazten hasi zen 1951n argitaratu ziren The Ballad of the Sad Café liburuan agertzen diren ipuin batzuk. Urte batzuk gaixorik pasa eta gero, 1967an zendu zen.
Itzultzailea
Asun Garikano Iruretagoiena (Tolosa, 1962). Bi libururen egilea da, Far Westeko Euskal Herria (2009) eta Kaliforniakoak (2013). Robert Louis Stevenson, Prosper Mérimée, John Steinbeck, William Faulkner, Patricia Highsmith, Amos Tutuola eta beste hainbaten lanak itzuli ditu euskarara. Gaztelaniara, Bernardo Atxagaren lanak. Erlea eta Garziarena aldizkarien editore izan da.
Kulturklik