EAKO MARINOAREN ILOBA

Pedro Valentin Cortazar Mendiola, 1840an Ean jaiotako marinoa, Argentinara joan zen XIX. mendearen azken laurdenean. Salta probintzian bizi izan zen.

Haren iloba Julio Cortazar 1914an jaio zen Bruselan, aitaita hil eta urte bira, baina, lau urte zituela, Argentinara joan zen gurasoekin.

Julio Cortázar, Idazle argentinarra (Brussela, 1914 – Paris, 1984). Julio Cortázar Hego Amerikak eta literatura modernoak XX. mendean eman duen hitz lauzko idazle nagusietako bat da.
Bere estiloa azken hamarkadetako kontaera jo era ausartenen artean koka daiteke. Haren kontakizunek zerbait bizia, absurdua eta eragabekoa bailitzan aurkezten dute errealitatea, espazioa eta orden kronologikoa nahasian azaltzen dituzte, eta egilearen poesiarako dohai apartak nabarmentzeko bidea ematen dute.

Córtazar-en lehen liburua hitz lauz idatziriko poema bat izan zen (Los Reyes, Erregeak 1949). Fantasiazko ipuin eta kontakizunak argitaratu zituen ondoren (Final de juego, Joko amaiera, 1956; Historias de cronopios y de famas, Kronopioen eta famen istorioak, 1962; La vuelta al día en ochenta mundos, Egunaren itzulia 80 munduetan, 1967; Octaedro, Oktaedroa, 1974), eta eleberri batzuk tartean: Los premios, Sariak, 1961; eleberri honetan argi eta garbi aurkeztu zuen Cortázarrek kontakizunaren egitura klasikoak berrantolatzeko irrikia. Rayuela (1963) da bide horretatik haren eleberririk hoberenetakoa; hark eman zion osperik handiena, eztabaida ugari biztu bazuen ere. 62 modelo para armar (1968) eta El libro de Manuel (Manuelen liburua, 1973) argitaratu zituen gero. 1971. urtean Pameos y meopas poema bilduma eman zuen argitara. Garrantzi handia dute halaber Cortázar-en itzulpen lanek, Poe eta Yourcenar-enak bereziki. Poe gainera maisutzat zeukan Cortázar-ek; haren eragin handia du, osagarri fantastikoen erabileran nabarmentzen denez.
Giza eskubideen eta, bereziki, Latinamerikako herrien askatasunaren aldeko borrokan betiere, 1976an Txileko diktaduraren basakeriak salatzen zituen txostena eman zuen argitara eta 1984an Nicaragua, tan violentamente dulce idazlanen bilduma eskaini zuen, Nikaraguako iraultza sandinistaren alde.

Julio Cortazar eta José Lezama Lima

Iñigo Astiz. berria 2019/10/20

MAKURTUTA GURUTZATU ZUEN ATEA
Aurrez ere ezaguna zen Julio Cortazar idazlearen arbasoen euskal jatorria, baina ez zegoen Euskal Herrira egindako bidaien berririk. Zarauzko Garoa liburu dendako saltzaileek 1975ean haren bisita jaso zutela diote.
Zalantza izpirik gabe eman du data Imanol Agirre Zarauzko (Gipuzkoa) Garoa liburu dendaren jabeak: «1975. urtean izan zen». Berak ez zuen zuzenean ikusi, garai hartan kanpoan zebilelako, baina Flor Illarramendi emazteak kontatuta daki nola sartu zen egun batez Julio Cortazar idazlea beren dendara, eta ziur daki egun hori 1975eko egun bat izan zela. Cortazar bazen nor ordurako, eta ezin oharkabean pasatu … (gehiago)

Erantzun