Skip to main content
BerriakTxarakie. Irakurle txokoa

Hezurren erretura, Miren Agur Meaberekin bere liburuaz

2019-07-102019-08-05One Comment

 

Uztailaren 12an, barikua, 19:30ean Eskolondon.

Idazle Lekiatiarra gurekin izan genuen bere azken liburuaz berbetan.


Miren Agur Meaberen Hezurren erretura (Susa, 2019) liburuko pasarte askok utzi didate korapiloa sabelean. Ezaxola uzten ez duen liburua dela esaten ausartuko naiz. Asteon aurkeztu du Meabek, eta hasieratik esan liburuko hogeita bat narrazioak nobela baten batasunarekin irakur daitezkeela. Narrazio guztiak (batzuk besteak baino gehiago, esango nuke) dira autonomoak, guztiek dute beren kasa irakurriak izateko besteko osotasuna, baina zentzu osoagoa hartzen dute, zalantzarik gabe, liburuaren barruan. Ez daude alferrik elkarren ondoan eta ordena horretan emanak. (jarraipena)

Iruzkin bat

  • Iñaki Lejardi(e)k dio:

    HEZURREN ERRETURA

    Adibide bat bilatuz Miren Agur Meabek idatzi duen liburu honen ezaugarriak aipatzeko, honako hau erabil dezakegu:
    Kartoiaren konposizioak hau zakarra, latza, izatera eramaten du edo baita gozoa ere, atsegina ukimenera; liburuekin beste horrenbeste gertatzen da. Miren Agur Meaberen kontatzeko moduak, bakarra gainera, egiten du liburua gozo izan dadin, erosoa, atsegingarria.
    Bizitzako faseek, haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna, gure begien aurrean agertzen dira itzel batzuetan, ahul besteetan, zorrotz inoiz, garden beti.
    Oraingo honetan, lagungarri diren erreferentziak erabiltzen ditu, eta esaldiari, argumentuari edo iritziari indar handiagoa ematen die.
    Ez da gehiegi izango beste idazle batzuek ere Miren Agur Meaberen aipuak egiten dituztela uste izatea haien kontakizunetan; premiazkoak, zehatzak, sinesgarriak, elokuenteak …literatura.
    Lan honetan ukitzen diren gaiak zerrendatzea parrastada amaiezina izango litzateke. Bizitza bere hartan.
    Baita ere hitz egiten digu arratoiez, sasitzez eta itoginez, kemen-gisa; hilerriez, galera-irudi; hezurrez, min ematen duten eta noizean behin bizkar-zorroa arintzeko metatuz erretzea komeni diren hezurrez.
    REW-i eman eta ibilitakoa ahaztu gabe preludiatu, ze “ez dago bidaia antzurik nahiz eta aurrera egin ez”.
    “Bizitoki pribatua den memoria” gure esku jartzen du eta berak “ez daukanaren hutsunea” geuk, irakurleok, betetzea nahi du.
    Aholkatu zuen bai amak: “Idatziak idatzita geratzen dira, umea”.
    Harri baten gainean norbaitek eliza bat eraiki zuela kontatzen dute, Miren Agur Meabek “abilidadea izan du harri batetik gaztelua altxatzeko”.

Eman zure iritzia