Irailaren 20an, 19:30ean Eskolondon
Esnearen kolorekoa
NELL LEYSHON
1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat.
Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.
Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.
Esnearen kolorekoa.
Nell Leyshon
1961ean jaiotako idazle ingeles honi dagokionez aipatzeagatik, ingelesez ez dagoen zerbait nekez aurkituko dugulako.
Nell Leyshon Espainian bizi zen idaztera dedikatu nahi zuela erabaki zuenean. Hizkuntza ikastea zuen helburu baina planez aldatu beharra izan zuen. Lehenago Londresen zinemaren industrian lan egin zuen, produkzio-laguntzailea izanik (Ridley Scott-ekin lan egitera iritsi zen), baina 26 urte bete zituenean konturatu zen egiten zuenak ez zuela betetzen, eta beraz, bere bizitzari bira handi bat ematea erabaki zuen. “Salamancan eta Madrilen egon nintzen. Deskonektatu nahi nuen. Hizkuntza ikasi. Urte bat geroago, haurdun geratu nintzen. Orduan, sentitzen nuena idazteko eta adierazteko premia handia sentitu nuen” kontatzen du britainiarrak. “Oroitzen naiz nire pisu madrildarrean egotea, idazmakina zahar baten aurrean jartzea eta esatea… Orain zer? Zer jarriko dut hurrengo lerroan? Zer nahi dut munduari azaltzea? Unibertsitatetik ez pasatzerakoan, nire ideiak ez zeuden ordenatuak. Nire pentsamenduak zentzuz lotuko zituen egitura falta zitzaidan. Orduan argi ikusi nuen: Ikasi beharra dut”.
Eta horrela egin zuen. Beso artean haurtxo batekin, Erresuma Batura joan zen eta Literatura-karrera atera zuen. “Bihozkada-emakume bat naiz. Hori bai, jai batera soilik izan nintzen hiru urtetan”, barreen artean aitortzen du.
Horrela hasi zen idazten. Antzerkiarekin hasi zen lanean, eta oso aktibo jarraitzen du, Bedlam lana Shakespeare ‘s Globe Theatre delakoan irudikatzea lortuz. Hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. “Ez dut uste inor baino hobea naizenik. Pentsatzen dut aurreiritzi asko daudela eta guk geure lankide gizonezkoek baino segurtasun-gabezia gehiago ditugula. Eta hori da sarritan gu gehiagora ez ausartzea eragiten duena. Ausartago jokatu behar da eta geure balioan gehiago sinetsi behar dugu” tematzen da.
Bere lehenbiziko lana “Baserria” irrati-drama idatzi zuen 2002az geroztik aurten, 2019a, idatzi duen “Basoa” eleberriraino tartekatzen joan da irrati-dramak (7), antzerkiak (4) eta eleberriak (4). Idazle nahiko berantiarra baina emankorra, ikusten denez.
Iruzkina.
1830ko urtean kokatzen du kontakizuna Nell Leyshon-ek. Kokalekua ez digu esaten, baina Ingalaterran izan behar du, bera hangoa baita. Eta istorioa Mary-k kontatzen du, hamalau urteko neska petoak. Baserri batean bizi den familia baten laugarren alaba da. Berarekin bizi dira aita eta ama, hiru ahizpa, eta aitaren aita den aitona ezindua. Oiloak dituzte, eta zelaiak lantzeko zaldiak ere bai, eta behiak, esnearekin amak gaztak egiteko.
Mary-k kontatzen duen arabera, esnearen koloreko ilea eta zango akastuna ditu jaiotzetik. Mary-k ametsak baditu baina ez daki zer diren ere. Ez daki gezurrik esaten ez eta zer den maltzurra izatea ere, naiz eta bera ironia zalea izan, eta ezin du erremediatu belaxka madarikatu bat izatea. Ez da ezeren beldur eta premiazkoa eta apasionatua sentitzen da. Korrika egin behar du edozeini jarraitzeko, baina buru-argia denez eta mihia bridatua ez duenez, trebea da zango geldian aurrea hartzen.
Harik eta bikario-etxera neskame moduan joan arte ez du irten erlojurik ez duen, ze argitzen duenean jaikitzen dira eta iluntzen duenean oheratzen dira tartean lan eta lan eginez, baserri ingurutik.
Bikarioaren etxean bikario jauna, haren emaztea eta Ralp, bien semea, eta Edna neskamea daude. Harryk ortulari lanetan dihardu haientzat. Bikario-etxeko inor hona, 2019. urtera, ekarri ahal bagenu ez luke erakutsiko Mary-k etxe dotore hartan kokatzerakoan erakusten duena baino harridura handiagorik. Zer zen hura!
Etxeko nagusiek estimu handian dute Mar-y, batez ere andre gaixotiak. Bere ar arrastoa utzi eta gero Ralph lotsagabea Unibertsitatera doa. Aldentze honek bere amaren heriotza azkartzen du. Etxeko berezko lanak hein handi batean murrizten dira eta bikarioak Edna-ren zerbitzuez libratzea erabakitzen du eta neskame lanetan soilik Mary uzten du.
Ze emendio aterako dion jakin gabe oraindik, Mary-k argi du irakurtzen ikasi behar duela. Hainbestekoa da bere ekina zeren, bikarioaren laguntzarekin, irakurtzen eta idazten ikastea lortzen du, berak duen guztia ematearen truke; hau da, bere gorputza.
Duela ia berrehun urteko pasarte bat dela jakinda, baserriko lan neketsuak ez nau ustekabean harrapatzen ez eta muturreko kasuetara eramandako patriarkatu nabarmenak. Samina eragiten didana ahizpen arteko hoztasuna, babes falta, konfiantza falta, tratu falta, edo deitu nahi den moduan, da. Erlazio gozo zirrikitu bakarra Mary eta bere aitonaren artekoa da.
Istorioa urtarotan banatuta dago; garai hartarako ezinbesteko eredua. Eta oraindik luze dirau: urtar-ila, otsa-ila, jorra-ila, uzta-ila … etab.
Minuskulekin idatzita dago bere osotasunean. Mary ezagutuz, hau ondorioztatu daiteke kontaketa idatzita uzteak premiatzen zuela eta ez zuen denborarik erregela gramatikalen artean galtzeko.
Bestaldetik, itzultzailearen lana goresgarria da. Berez literaltasunean prestatzen diren itzulpenak egitea zaila izango bada, elkarrizketa ugariek deskribapen, azalpen, sentimendu, egoeren… artean murgilduta dauden honetan zer esanik ez.
Ez nintzen joan liburu hau komentatzeko izendatutako egunean gure Irakurle Txokoko hileroko mahai-ingurura. Geroago bai egon naizela zuetako batzuekin Mary-en peripeziak konpontzen. Hau eleberri bat dela kontuan hartu beharra dago, fikzioa nahitaez. Idazleak egin dezake pertsonaia errealak eta literarioak hain berdintsuak izatea eta irakurleak haiek ezin bereizi izatea. Fikziozko pertsonaiak errealak izan daitezela eragiten duena idazleak tratatzen dituen eta darabiltzan modua da, bere nahia esanez edo eginez. Zer nahi dugu esan liburu bat originala dela baieztatzen dugunean? Ba egileak dakigun zerbait, kontzeptualki, aipatu digula eta errealitate hori irudikatzeko modu konbentzionaletatik, ohikoetatik, desbideratuz egin duela.