Skip to main content

 

 

Apirillak 23

19:30etan Eskolondon

Sinopsis
Janina Duszejko basoalde bakarti batean bizi den emakume adintsua da, zubi-ingeniari erretiratua eta umeei ingeles-eskolak ematen dizkiena; William Blakeren poemak, Astrologia eta izaki bizidun guztiak maite ditu, eta animaliak hiltzen dituzten ehiztariak gorroto. Eta hain zuzen, ehiztari zenbait hilik hasi dira agertzen alderdi menditsu horretan.

Misteriozko eleberri baten garapenarekin batera, pertsonaia liluragarri baten ezaugarri eta ertzak joango gara ezagutzen: xelebre bezain xaloa, egoskor eta maitagarria, aldi berean ahul eta ahaltsua. Baina, horrekin batera, gizarte gupidagabe honek bazterrean uzten dituen izaki guztien aldeko aldarri ozena topatuko dugu, mundu bidezko eta bizigarriago baterako deia.

Amaia Apalauza – Erabili goldea hilen hezurren gainetik – aurkezpena

 

Olga Nawoja Tokarczuk  (Sulechow, 1962ko urtarrilaren 29a) poloniar idazle, aktibista eta intelektual da, polonieraz idazten duena. Bere belaunaldiko autore arrakastatsu eta errespetatuenetako bat da. 2018. urteko Literatura Nobel saria jaso zuen 2019an.

Podróz Ludza ksiegi (Liburu baten bidaia, 1993), Prawiek eta inne czasy (Behinola izeneko lekua, 1996), Dom dzienny, dom nocny (Eguneko etxea, gaueko etxea, 1997) eta Szafran (Armairua, 1998) ipuin liburua idatzi ditu. Psikologoa prestakuntzaz, Carl Gustav Jung, Anton Txekhov edo Edgar Allan Poe daude haren eraginen artean. Bi aldiz irabazi du Poloniako Literaturaren Nike saria (2008an eta 2015ean), eta 2015ean Brückepreis saria, bakea, demokrazia eta kulturen arteko ulermena sustatzeagatik. 2018an, lehen poloniarra izan zen Nazioarteko Man Booker Saria irabazi zuena, Bieguni (Hegadak) eleberriagatik.

Eman zure iritzia