Pleistozeno garaiko zaldi-behor masailak agertu ziren Eako moilako kobazuloan, Azurtoki izenez ezaguna gure artean, hatz handi azpian itsatsita zeuden fosilak.
Xabier Murelagak egindako Posterra
Hitzaldia: Equus caballus eaensis.
Hizlariak: Xabier Murelaga eta Pedro Castaños
Jesus Altuna jaunaren mezua, Equus caballus eaensis direla eta.
Hona hemen Azurtokiari buruz zenbait xehetasun:
1. Aztarnategia M. Labordek aurkitu zuen. 1960an. Hagin pare bat ekarri zizkigun. Beraien bitartez ikusi nuen zaldi haginak zirela.
2. Lau urte geroago, 1964an, berarekin bisitatu genuen aztarnategia Barandiarango Jose Migelek eta nik. Giza tresnen aztarnarik ez zegoen eta ez genion Azurtokiari denbora gehiago eskaini, beste aztarnategitan, bai Gipuzkoan eta bai Bizkaian lan asko genuelako.
Bere hortzak normalak baino txikiagoak zirelako
3. 1969an Bizkaiako mapa geologikoa egiten ari ziren J. A. Espejo eta T. de Torres jaunak atera zituen bertatik hagin eta hezur gehiago, denak zaldienak, eta Madrilera eraman (Escuela de Minas).
4. Ondoren T. de Torres jaunak beste azterketa batzuk eskaini dizkie Azurtokiko zaldi hezurrei.
a. Bat 1970ean. Bertan subespezie berri honi Equus caballus eaensis deitu zion. Ideaia ona.
Mindel-Riss izozte artekoak zirela esan zuen. Honetan ez zen zuzen ibili. Ez dira hain zaharrak.
b. Beste bat 2006an. Hemen hezurrak metodo berri batekin datatu egiten ditu eta Riss-Würm izozte artekoak direla adierazi (130.000-117.000 urte). Uste dut lan honetan zuzen dabilela.
5. Zaldi hau Hea eta inguruetan bizi zenean, hau da, Riss eta Würm glaziazioartean edo interglaziarrean, Neandertal gizakia bizi zen gure lurran, hau da, Homo sapiens neanderthalensis.Gaurko gizakia, hau da, Homo sapiens sapiens orain dela 40.000 urte heldu zen Europako sartaldera.
6. Nola nahi ere hezurrak Madrileko Escuela de Minas delakoan jarraitzen zuten eta Jon Landak, Eusko Jaurlaritzako Ondare Departamentuarekin, eta oso kriterio onarekin, Euskal Herrira ekarri nahi zituen. Baita lortu ere. Lehendabizi guri ekarri zizkigun hezurrak, behar bezalako inbentario bat egiteko. Eta ondoren, Legeak eskatzen duen bezala, Bilboko Euskal Museoan utzi.
7. Ona hemen nire emazteak eta nik egindako inbentarioa: Ez ditut sailkatzen materialak beraiek dakarkiten numeroarekin, baizik eta ordena anatomikoarekin.
Ea. Azurtoki: 22 restos de Equus caballus eaensis:
Resumen: 14 fragmentos de Cráneo+Mandíbula+Dentición.
1 Vértebra.
7 fragmentos del esqueleto apendicular:
Enumeración de las piezas:
553Q: Fragmento de Cráneo con un Maxilar, que lleva la serie P1-M3 y el otro el M3 . (Las piezas P4 y M3 sin salir del todo).
562Q: Fragmento de Cráneo con los dos Maxilares, que llevan la serie P2-M3
548Q: Fragmento de Cráneo con un Maxilar, que lleva la serie P4-M3
69Q, 70Q, 71Q, 73Q, 549Q : 5 Molares superiores de leche
552Q: Mandíbula derecha con M sin salir
546Q: Mandíbula derecha con P2
547Q: Mandíbula derecha con M2-M3
551Q: Mandíbula con I sin salir
550Q: Canino
554Q: 3ª vértebra cervical
560Q: Extremo proximal de húmero derecho
559Q: Extremo proximal de radio izquierdo
561Q: Carpal 3 derecho
561Q: Carpal radial
557Q: Pelvis derecha
558Q: Extremo proximal de tibia derecha
556Q y 555Q: 2 Astrágalos derechos
Nire tesian aipatzen dut aztarnategi hau eta Equus caballus var. bezala klasifikatu nuen bertako Zaldia, subespezie berri bateko zela adierazi nahien (66-67 orr.) baina izenik ipini gabe.
LOTURAK:
Un caballo microdonte del Pleistoceno medio de Vizcaya. de Torres Perezhidalgo, T. J. 1970.
Una excursión en busca de fósiles. La caverna de EA. El Mundo Ilustrado. Barcelona, noviembre 1879.