Skip to main content

Apirileko Txarakie

Konfinatuta, etxekotuta gauden honetan ezin gure Txarakira hurreratu.
Apirila, behar ez zuen hila, hilerik krudelena  da literaturaren begietatik (T.S.Eliot),  baina guk, Joseba Sarrionandiak bezalaxe,  gorazarrea egingo diogu Apirilari eta  gure bidaia literarioak  sortu.

APIRILARI GORAZARREA

Apirilean du laborariak garagarra,
lursagarra eta bazkabelarra ereiten.
Apirilean du soroa ureztatzen,
mahastiak estekatu eta aberaskak garbitzen.
Apirilean, halaber, estalarazten du behorra,
eta begiratzen mendiko larreak,
urteko larrerik lehunenak.
Eta zer gehiago apirilean? Haltzen eta
atso errenen isladak aintziretan,
alderantziz eta kulunka, maitaleenak ere.
Eta zer gehiago apirilean? Usapal itsuak
laztandu ahal dira, eta hurruntzen soegin
erreka haziak daraman idi itoa.
Eta zer gehiago apirilean? Ostatuetan
horditzen dira indiano zaharrak, eta aisa
eranzten dira gauetan nesken alkondarak.
Apirila ez da ilarik atseginena,
baina krudelena ere ez.
Eta ez diot gorasarre gehiago eginen.
                                       © Joseba Sarrionandia

Eman zure iritzia

Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.