Skip to main content

Martxoak, 24, barikua

19:00etan  Eskolondon.

Jon Alonso Fourcade

1958 Iruñea

Biologian lizentziaduna, euskara irakaslea izandakoa, gaur egun itzultzailea da. 1995ean Mikel Zarate saria jaso zuen Idiaren eraman handia saiakeragatik. 2001ean, aurreneko Juan Zelaia saria irabazi zuen Agur, Darwin (eta beste arkeologia batzuk) lanarekin. 1995ean argitaratu zuen lehen nobela, Katebegi galdua, eta 1998an nobela eta saiakera artean dagoen Camembert helburu lana. Ondoren, Euskal karma rapsodia, Hodei berdeak eleberria eta Erretzaileen eremua ipuin liburua argitaratu ditu, besteak beste. Itzulpengintzan ere aritua da; berak euskaratu zuen Jose Samaragoren Lisboako setioaren historia edo eta Julio Cortazarren zenbait ipuin Julio Cortazar: Antologia apetatsua eta Jon Bilbaoren Kometaren eraginpean. Txalapartan Zintzoen saldoan eta Hiri hondakin solidoak eleberri beltzak argitaratu ditu. Beltzaren koloreak eleberri beltzari buruzko saiakera ere plazaratu du.

 

Sariak

Mikel Zarate (1995)
Juan Zelaia (2001)
Espainiako Kritika Saria (2007)

Amaiur bat urtero

Jon Alonso Fourcade 2022

Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.

Txalaparta

Eman zure iritzia