Agustin Bergararen piano kontzertua.
Bach, Brahms, Scriabin eta Gershwinen piezak
Apirilak 29, eguena / Maiatzak 7, barikua. 18:00ean Eako Udaletxean
AGUSTIN BERGARAREN PIANO KONTZERTUAK EAN
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an, aukera izan genduen Ean Agustin Bergararen piano kontzertuak entzuteko.
Bach,Brahms,Scriabi eta Gershwin konpositoreen pieza laburrak, Agustinek berak aukeratuak guri eskeintzeko. Altxorrak, bere gustukoenak, lehenengo aldiz berak Ean, guk hala eskatuta. Eta herritarrok erantzun genduen eta plazerra izan zan, piano musikaz jantzi ginen arratsalde horreetan.
Ezaguna da Agustin eta bere familia gurean, ume zala hasi zan
Eara etortzen udak pasatzera eta bertokoa dogu orain, zentzu askotan bertokoa. Umetan hasi zan pianoa jotzen, bere lehenengo musika irakaslea Edurne Iturri zala, eatar familiakoa. Orain, Bilboko Musika Kontserbatorioko irakasle bizitza profesionaletik jubilatuta dago Agustin, baina pianoa jotzen dihardu, ibilbide luzeko piano jotzailea dogu bera, hainbat sari jaso dauena.
Ean pribilegiatuak sentitzen gara, berari esker hainbat kontzertu izan doguzelako, bere ikasleak izandakoek eskeinitakoak.
Aurtengo hau izan da berak interpretatutakoa, kontzertua bera birritan eskeini euskun Agustinek jendearen eskaerari erantzuna emoteko eta kontzertu bakoitzean aforo mugatua errespetatzeko.
San juan elizan izan ziren kontzertuak, piano handia ez zalako beste Inon kabitzen. Halanda be, hainbat herritar geratu ziran kanpoan eta hirugarren Saioa egiteko eskatu eta dena prest egoen arren, San Juan elizako arduradunek ez euskuen baimenik emon, Covid-a aitxakitzat hartuta.
Badaukagu pianojole bikaina berton, eta beste musikari apartak prest euren artea herritarroi eskaintzeko…
Badaukagu herritarrok gogo handi bat musikarako eta kulturarako
Zer falta dogu, orduan?
Aretoa behar dogu Ean. Musikarako, antzerkirako…hainbat ekitaldi enkontru bihurtzeko.Areto zabala behar dogu.
Jaso deiela mezua jaso beharrekoek.
Gure aldetik, HEA kultur elkarteko kideok eskerrak partaide guztioi eta ziur egon, indarrak izan bitartean, jarraituko dogula
Kulturaren alde ekinbidean.
Denon plazerrerako!!