Skip to main content

Apirilak 21, barikua

19:00etan  Eskolondon.

Alessandro Baricco (Turin, Italia, 1958ko urtarrilaren 25a – ) Italiako literatura garaikideko idazlerik ezagunenetariko bat da, bai eta kritikari musikala eta zine-zuzendaria ere.

Sariak
Premio Viareggio
Premio Médicis extranjero (1995)

Gehiago irakurtzeko

Zeta.  Alessandro Baricco

Batzutan barruan zerbait hautsi zaigula somatzen dugu. Lehenengoan zer izan den jakin ez dakigun arren, eztanda ixilean errealitatea astindu digutenaren sentsazioa dugu. Agian denborarekin ere ez dugu asmatuko esaten zer izan zen. Galderak batzutan soberan daude. Maitatzea ez da galderak egitea. Nahikoa da entzun eta kristalezko burbuila haundiak puztearekin. Unerik iheskorrena zoragarriena izan daiteke. Burdin forma astun batean koloretako arrainak ikusteko gura izan behar da. Soilik. Sobrean helbidea idaztea bezelakoa da. Geroago idatziko dugu eskutitza, berrehun kilometroko eskutitz zoragarria. Bizitzak ez badu zentzu itxirik, zergatik istorioek bai? Bada, bizitza ez ote da kontatzen diguten istorioa, bakoitzak ahal duen edo dakien erara entzuten duena, eta ez ote diogu horregatik bakoitzak bizi indibiduala duela? Bakoitzak berea asma dezake. Agian instant batean. Ederra izango litzateke. Momento berean posible izango balitz, posible balitz momento berean ur tanta bat harrapatzea, liburu baten azkenengo lerroa irakurtzea, izotzezko putzu batean irristatzea, deika ari zaizkigula ohartaraztea, Marie-ri lepoan muxu ematea, lehenengoa balitz bezela, eta irtetzen ari den trenaren atzetik korrika egitea, ahaztutako izen bat gogoratzea, inoiz barkatu gabeko norbaiti barkatzea, gau itxian euri pareta baten tartetik dorreko kanpaiak entzutea, berriz ikusiko ez dugun laguna eskuarekin agurtzea, momentu berean, momento bakarra balitz bezela, ez apur bat lehenago ez geroago (lehenago ez dago ezer/geroago ez dago ezer), sekuentzia errepikaezinean. Eta horrela bukatzea, ahituta, momento horretan bertan, hitz bakar, zehatz bat ahoan dugula. Ahituta, momentu horretan bertan, hitz bakar, zehatz bat ahoan dugula.

Gus Jimenez / Maxixatzen, 2002-07
Armiarma. Kritiken hemeroteka

Eman zure iritzia