Berriak

Greba digitala 21ean eta 22an

 

 

Kultura dalako gure elikagaia.

HEAn be desagertuko gara. Greba Digitala.

kulturgintzan.eus

 

KULTURA GURE ELIKAGAIA  DALAKO.

-Gure artean Kultura berba esan eta zeozer bazterrekoa, interes nagusietatik apartekoa, entretenitzekoa edo aisialdirakoa…,  horrexek etortzen jakuz gogora, hori esaten deuskuelako behin eta barriro, Entretenimendua dala,  gu ez aspertzeko.

Baina hori da kultura??

-Kultura gure identitateagaz estu estuan  lotuta  dagoela uste dogu guk, identitatea nortasuna eta pentsamentua dira  eta zentzu horretan Hizkuntzagaz, izaeragaz  eta azken batean pertsonaren  garapenagaz eta ongizateagaz lotuta.

-Beste batzuetan kultura ekonomiaren menpe “ikusten”  dogu edo ekonomiaren zerbitzuan: diru sarrerak ekartzen badeuskuz  baliogarria izango da bestela… ez dau merezi izango. Hori esaten deuskue.

-Ezagutza eta ezagutzaren plazerra, hausnarketa, pentsamenduaren garapena… ez dira  baloreak bere baitan eta horregatik  diru sarreraren zerbitzuan edo turismoaren zerbitzuan bakar bakarrik hartuko da kontutan kulturaren balorea. Kontsumoa sustatzeko  balio izan badau edo jendetsua izan bada, bai; bestela…

-Gaur egun oraindik kultura ez da erdiguneko interesa, ez da Politikaren interesgune nagusi bat, albokoa baizik, bazterrekoa. Agenda betetzekoa baino ez. Betegarri hutsa.

-Aurrekontuetako soberakinak ematen jakoz  kulturari eta  krisi garaian hondakinak.

Militantzia… kulturgintzan  bereziki exijitzen da. Kulturak ez dauka merkatuan baliorik antza.

ZELAKOA DA BEHAR ETA GURA  DOGUN KULTURA ?

 Kolonizatuta gagoz: Euskara eta Identitatea barriro eskuratzeko balioko dauena, hori nahi eta behar dogu. Modu eta era desberdinak onartuko dauzena. Eztabaida bultzatuko dauen kultura behar eta gura dogu. Kultura hausnartu,  kontsumitu, Bizi  eta sortu .

Kultura ez da ikusten, kultura bizi egiten da.

Zelakoa?

  • Barritzailea, esperimentala eta irekia.
  • Euskaraz sortutakoa edota euskarara ekarria
  • Galderak sortuko deuskuna bakoitzari eta komunitateari.
  • Gorputza zein adimena garatzekoa
  • Emakumeon edota genero desberdinen presentzia eta sormena ere garatuko dauzena.
  • Iragana ezagutu, oraina hobeto ulertzen lagunduko deuskuna
  • Tradizioa ezagutarazi eta berrasmatuko dauena.
  • Bertatik mundura begiratzekoa: gure modukoei munduan
  • Kultura Kritikoa izango da ala ez da kultura izango.

 Horregatik, HEAk, 2020ko apirilaren 21, 22an Greba Digitala: Planto egin, hausnartu, sortu

Iruzkina