Skip to main content

Abenduak  15, barikua

19:00etan  Eskolondon.

Antilletan galdurik

Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta
genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz
ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelako orbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten.
Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzea konkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipen eta espoliazio mailaz ohartzeko. Nahikoa da Gaztelako agintari zibil, erlijioso eta
militarren testuak irakurtzea, bertako biztanleei eragindako hondamendiaz eta, trukean, inbaditzaileek lortutako aberastasunaz ohartzeko. Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarra zuten elizgizonak, epaileak eta
gobernariak joan ziren: ahalik eta gastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozein baliabide
erabilita ere.

Gehiago irakurtzeko:

https://pamiela.com/media/Antilletan_galdurik_fitxa.pdf

Iruzkin bat

Eman zure iritzia