Skip to main content

AMAGOIA GURRUTXAGA

HITZALDIA: ESKELAK, ESKOLAK, OSKOLAK

«Zu non zinen 1936ko uztailaren 17-18an?».
Galdera bat besterik ez da, baina hamaika erantzun jaso ditzake, eta hamarkadetako mututasuna zartatzen lagundu.
Jazarpen makina iraunkor batez erditu zen estatu kolpearen aurrekariak ulertzeko.
Zibiletik ezer izan ez zuen 36ko gerraren arrazoiak azaltzeko.
Oinordetzan ahoa bete isiltasun, atoia bete egia erdi eta trauma oso utzi dizkigun zauri kolektiboko pasmoa behingoz garbitzeko.
«Zuk zer eskela, eskola, oskol dituzu uztailaren 17-18 honetan?».
Galdera bat besterik ez da, baina hamaika erantzun jaso ditzake, zeurea barne, eta garaileen dotrina zaharberritua indargabetu.

Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxinbenta, 1971), kazetari, idazle, feminista eta kulturgile euskalduna da, Matxinbentan (Azpeitia) jaioa eta Zarautzen kokatua.

Euskal prentsan lanean jardun du 1991tik, Argian lehenik, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian gero. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinatzaile lanetan ari da 2021etik.

Hainbat libururen egilea da Amagoia Gurrutxaga:

  • Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013)
  • Zarauzko gutunak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2017).
  • Iturbide, igitai jolea (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017)
  • Enarak (Oñatiko Udala, 2019).

Eman zure iritzia

Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.